Sevilla II espetxean itxialdian burutzen ari dira, bertan oreretako presoa den, JUANTXO LASA MITXELENA "TXIKIERDI", aurkitzen delarik.
Espetxeak hainbat aldaketa burutu ditu azken asteotan, hauek eragin zuzena dute bertan dauden euskal preso politikoen bizitzan.
Sevilla II espetxean dauden presoak itxialdian sartu dira:Orain arte espetxe honetan dauden euskal preso politikoak isolamenduko moduluan izan dituzte galeriatan bosnaka eta seinaka banatuak. Orain dela hiru aste binaka jarri zituzten beti ere isolamenduko moduluan.
Hauetako hiru bereziki baldintza oso gogorrak dituen galeria batetara eraman zituzten, bertan lehen graduan klasifikaturiko presoak daudelarik. Patioa oso oso txikia da eta bizi baldintzak ere onartezinak direla esan dute bertan dauden presoek.
Beraz bi egun jarraian itxialdia burutzen dute, eta hirugarrengoan normal ateratzen dira. Bisitak ere normaltasunez egiten dituzte.
Honez gain, euskal preso politikoek burutu ditzaketen aurrez aurreko bisitak murriztea erabaki du espetxeak asteburuetan. Asteburuan guztien artean gehienez senideekin bi aurrez aurreko eta bikotearekin aurrez aurreko bat izan dezakete. Aurrez aurreko hauek larunbatean edo astegunean soilik egin daitezke, honek asko zailtzen duelarik dagozkion aurrez aurrekoak egitea.
Neurri hauen helburu bakarra komunikaziorako eskubidea zailtzen da. Aurrez ehunaka kilometro egin behar dituzten senideei oztopo gehiago jartzea baino ez dakar neurri hauen aplikazioak.
Presoek protesta eta ekimenekin jarraituko dute espetxeak berak sortu duen arazoa espetxeak berak konpondu arte.
Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi du, egoera honen gainean egongo dela eta espetxean buruturiko borrokaldiaren berri emango duela. Borrokaldiak dirauen bitartean mobilizazioak burutuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario