2011/10/13

alde hemendik

 Urriaren 12a dela eta Oreretako Amnistiaren Aldeko mugimenduak, alde hemendik aldarria kaleratzea erabaki zuen. Horrela, indar okupatzaileak euskal herritik ateratzeko deia zabalduz.

Oreretako herritarrek ez dute ahaztu, orain urte batzuk, gaur egun libururtegia dena guardia zibilaren kuartela zela. Gaur egun bertan ez dauden harren, euren presentziaitogarria jasan izan dute herritarrek urte hauetan zehar.

2011/10/03

Azken ostirala- egin dezagun bidea ekimenak

Euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean, jar ezazu banderola balkoian
Egun 700 euskal herritar baina gehiago daude Espainiako eta Frantziako kartzeletan sakabanaturik, Euskal Herritik ehunka kilometrotara. Mendekuan eta gorrotoan oinarritutako espetxe politika honek zigor gehigarria ezartzen die presoei eta baita beren lagun eta senideei ere. Asko dira astebururo beren senide, bikote edo laguna ikusi ahal izateko milaka kilometro egin behar dituztenak.
Dispertsioak ikaragarrizko gastu ekonomikoa sortzeaz gain, arriskuan jartzen ditu presoa bisitatzera doazenak. Ez dugu ahaztu behar, dispertsioa martxan jarri zenetik 16 izan direla beren senide edo laguna ikustera bidean bizitza galdu dutenak; 21 dira espetxe politika kriminal honen ondorioz, urte hauetan guztietan Espainiako eta Frantziako kartzeletan hil diren euskal herritarrak. Gainera, 50 presori baino gehiagori aplikatu zaie 197/06 doktrina, hau da, biziarteko espetxe zigorra; gaixotasun sendaezinak izan arren, 10 lagun baino gehiagok gatibu jarraitzen dute… Amaigabea da euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketen zerrenda.   
Euskal Herrian ireki den aro berri honetan, euskal preso politiko eta iheslarien gaia ezin dugu albo batera utzi. Mendekuan oinarritutako espetxe politika konponbide klabeetara aldatzea lortu behar dugu; euskal preso eta iheslariak etxera ekarri behar ditugu!
Hori lortzeko, ezinbestekoa da herritarren presioa. Gu izango gara, denon artean, bakoitzak bere esparruan lan eginez, euskal preso eta iheslariak etxera ekarriko ditugunak. Horregatik, herritar guztiei dei egiten dizuegu euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldarria lau haizetara zabal dezazuen; jar ditzagun banderolak etxetako balkoietan, lantegietan, elkarteetan… Guztion artean lortuko dugu. Euskal preso eta iheslariak etxera!

2011/09/30

2011ko Iraileko aldizkaria

JAR EZAZU BANDEROLA BALKOIAN!