2011/01/01

ABENDUAK 31ko MANIFESTAZIOA

abenduaren 31ean, oreretan EUSKAL PRESO POLITIKOEN aldeko manifestazioa burutu zen.
500 pertsona inguru bildu ziren bertan. pankartan, euskal presoak euskal herrira, dagozkien eskubideen jabe, lemapenan zen eta atzetik, bi hileretan senideak panelekin eta ondoan herritar bat kandela batekin zihoazen. hauen atzetik, elkarte gastronomikoak euren banderekin eta azkenik herritarrak. oso manifestazio unkigarria izan zen.
amaieran, herriko plazara sartzean txalaparta hotsak eman zien agurra. ondoren bi bertsolarik bertso bana bota zuten. hauen ostean, 6 urteko haur batek olentzerori idatzitako gutuna irakurri zuten, bertan haurrak, espetxean dagoen bere ama eta bere lagun guztiak etxera ekartzeko eskatzen zion. ondoren dantzariek agurra eskeini zieten.gero, urtarrilak 8ra begira eginiko bideoa ikusi ahal izan zuten, non senide eta herritarren parte hartzea oso zabala izan den. azkenik amnistiaren aldeko mugimenduak irakurketa bota zuen, espetxe politika kriminala salatuz eta euskal preso politikoen eskubideen alde. azkenik, datozen hiletan burutuko diren mobilizazioetan parte hartera deitu dituzte herritarrak. bukatzeko, eusko gudariak abestu dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario