2011/01/11

kixkur 25 URTE ESPETXEAN BORROKAN

Gaur bezalako egun batean, duela 25 urte, gure herriko Jokin Urain “Kixkur”  atxilotu zuen Basaurin Polizia Espainolak, beste hainbat euskal herritarrekin batera. Hamar egunez inkomunikatuta egon zen Kixkur  eta tortura larriak jasan zituen.
Geroztik, kartzelan aurkitzen da herriko presoa. Gaur 25 urte betetzen ditu kartzelan, edo beste modu batera esanda 9125, betetzen ditu Espainiako kartzela ezberdinetan bahiturik. Urte hauetan guztietan hainbat kartzeletan egon da: Sevillan, Teruelen, Bonxen, Dueñasen, Herreran, Carabanchelen… Urte hauetan guztietan zenbaezinak dira kartzela barruan aurrera eramandako borrokak: txapeoak, gose grebak, komunikazio grebak eta beste hainbat eta hainbat borroka burutu ditu “Kixkurrek” bere, eta beste euskal preso politikoen eskubideen defentsan. 
 Aipatzekoa da “Kixkurrek” 2009ko abuztuaren 9tik behar zuela kalean, baina 197/2006 doktrina ezarri zioten, modu honetan, bizi osorako zigorra ezarriz. 2016ko urtarrilaren 10era arte luzatu zioten espetxealdia, zigorra 30 urtera arte igoz. Legez, Estatu espainiarrean bizi arteko zigorrik existitzen ez bada ere, praktikan, lege aldaketak medio, Euskal Preso Politikoei benetako bizi arteko zigorrak ezartzen zaizkie aipaturiko doktrinaren bitartez. Espainiar estatuak indarrean duen espetxe politika kriminalaren beste adibide gogor bat dugu aipaturiko doktrina.
Gogor eta ozen salatu nahi dugu euskal preso politikoei aplikatzen zaien bizi osorako espetxe zigorra. Oso gogorra izan behar da hainbat urte espetxean pasa ondoren, zigorra betetzear duzunean, bizi proiektuan pentsatzen hasi zarenean, mendekua oinarri duen espetxe politikaren ondorioz, zigorra beste hainbat urtez luzatzea. Ez da ahaztu behar gainera, iraupen honetako espetxealdiek ondorio fisiko eta psikologiko latzak eragin ditzaketela presoengan, eta hortaz, giza eskubideen ikuspegitik erabat onartezinak direla.
Honengatik guztiagatik, herritar guztiei dei egiten dizuegu egoera larri hau salatzera. Guztion artean, espetxe politika kriminal hau behingoz bertan behera gelditzea lortu behar dugu, euskal preso politikoen eskubideak behingoz errespetatuak izatea lortu behar dugu; bizi osorako kartzela zigorrekin bukatu behar dugu. Horretarako, deia luzatzen dizuegu urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan, “Kixkurren” egoera salatzeko egingo den manifestazioan eta ondoren Landare elkartean egingo den afarian parte hartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario