2011/03/17

Manu Ugartemendia Isasaren aurkako epaiketa

Manu Ugartemendia Isasaren aurkako epaiketa

Apirilaren 17an, herriko preso politiko Manu Ugartemendia Isasaren aurkako epaiketa hasiko da Parisen. Ugartemendia 2005eko apirilaren 28an izan zen atxilotua Lasarteko Peio Eskisabelekin batera, Frantziar estatuan, Toulousetik gertu. Handik bi urtetara epaitua izan zen eta hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Datorren asteko epaiketan, berriz, hamar urtetik gorako espetxe zigorra eskatzen diote. Honengatik guztiagatik, Ugartemendiari babesa eta elkartasuna eskaini asmoz, epaiketara joateko autobusa aterako da Oreretatik. Asteazkenean abiatuko da Parisera gaueko 21:15ean eta ostegunean bueltatu. Bertan izen emateko zerrenda ohiko lekuetan egongo da jarrita. Bestetik, epaiketaren nondik norakoak azaltzeko asanblada informatiboa burutuko da ostegunean, 20:00tan Herriko Plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario