2011/05/25

Iñaki graciaren atxiloketa salatzeko manifestazioa oreretan

. Gaur eguerdian Iñaki Gracia herriko preso politiko ohia atxilotu du Guardia Zibilak Behobian. Atxiloketa nahiko lasaia izan da eta bere arropa hartzeko baimena eman diote. Gainera, jakin dugunez, Guardia Zibilak bere senideei deitu die atxilotuta zegoela eta bihar goizeko 9:00tan epailearen aurretik pasako dela esateko. 

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik, gogor salatu nahi dugu atxiloketa berri hau. Euskal Herrian ireki den prozesu politiko berriaren aurrean argi ikusi dugu beste behin ere zein izaten ari den PSOEren jarrera; normalizazio politikoaren bidea eten nahi du eta errepresioaren bidez prozesu demokratikoa oztopatu nahi du. Hor kokatzen dugu gaurko atxiloketa.

Gogora ekarri nahi dugu Iñaki 2000.urtean izan zela atxilotua Frantzian. Bertan bederatzi urte kartzelan egon ondoren, Frantziatik kanporatua izan zen eta urtebete Espainiako kartzeletan egon ondoren, kalera atera zen. Bere askatasunak izugarrizko oihartzun mediatikoa izan zuen, eta ondorioz, izugarrizko jazarpen poliziala pairatu behar izan zuen eta une oro txakurrak gainean zituen. Azpimarratzekoa da kartzelatik atera zenetik bizitza guztiz publiko eta normala egiten zuela Iñakik. 

300pertsona inguru bildu gera

Dei egiten dizuegu ere bihar 20:00tan Herriko Plazan egingo den batzar informatiboan parte hartzera, eta ostiralean PSOEren egoitzaren aurrean errepresioa salatzeko 19:30ean burutuko den kontzentraziora joatera

No hay comentarios:

Publicar un comentario