2011/05/27

Psoe-ren egoitza aurrean kontzentrazioa

Iñaki Graciaren atxiloketa eta espetxeratzea salatzeko, kontzentrazioa burutu da gaur Oreretan, PSE-EEren egoitzaren aurrean. 70 pertsona inguruk hartu dute parte, baina Ertzaintzak ez die utzi bertaratutakoei egoitzaren aurrean jartzen eta beherago bidali ditu guztiak. Besteak beste, “Errepresioa ez da bidea” eta “Iñaki askatu” oihuak entzun dira eta tentsio uneak bizi izan dira momentu batzuetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario