2011/05/15

Trikipoteoa eta bazkaria



Pasa den igandean, maiatzaren 15ean, “Egin dezgun bidea. Euskal presoak Euskal Herrira” ekimenaren baitan triki-poteoa eta bazkaria egin ziren Oreretan. Ikurrinak eta euskal presoen etxeratzea eskatzen zuten ikurrak soinean, hainbat tabernetan zehar ibli ziren poteoan bertaraino gerturatu zirenak. Txalapartariak eta dantzariak ez ziren falta izan eta bertsotan ere aritu ziren. Gainera, ibilbidean zehar pare bat solidario agertu ziren euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen zuten banderolekin.
Ondoren, eguerdiko ordubiak aldera, presoen aldeko topa egin eta bazkariari hasiera eman zioten. 150 pertsona inguru bildu ziren bertan eta jai giroan bazkari goxo bat dastatzeko aukera izan zuten. Etxera joateko gogo askorik ez zuten bertaratutakoek, eta bazkalostean ere poteoan jarraitu zuten herriko kaleetan zehar.



 

No hay comentarios:

Publicar un comentario