2011/06/27

Azken ostirala ekaina-Preso Ohiak


Ekaineko azken ostiralean, preso ohiak izan genituen protagonista. Hilabete osoan zehar, hainbat ekimen bururtu dituzte. Esate baterako, Gaztetxean hitzaldi bat eman zuten espetxeko bizitzaren inguruan. Pintxo lehiaketan berriz, espetxeko eskulanak nola egiten ziren erakutsi ziguten. Ekaineko ostiral guztietan, presoen argazkiak, aldarriak... kaleratu dituzte. Azkenik, azken ostiralean panelak eramateaz gain, antzerki bat prestatu zuten espetxeko bizitza irudikatuz. Esan beharra dago, antzerkiak oso ondo adierazten zuela presoek bizi dituzten egoera diferenteak, eskubideen murrizketak, borrokaldiak, martxak, kaleratzea...
Oso harrera ona izan zuen eta herritarrak oso pozik geratu ziren egindako lanagatik.




No hay comentarios:

Publicar un comentario