Euskal preso eta
iheslariak etxeratze bidean, jar ezazu banderola balkoian
Egun
700 euskal herritar baina gehiago daude Espainiako eta Frantziako kartzeletan
sakabanaturik, Euskal Herritik ehunka kilometrotara. Mendekuan eta gorrotoan
oinarritutako espetxe politika honek zigor gehigarria ezartzen die presoei eta
baita beren lagun eta senideei ere. Asko dira astebururo beren senide, bikote
edo laguna ikusi ahal izateko milaka kilometro egin behar dituztenak.
Dispertsioak
ikaragarrizko gastu ekonomikoa sortzeaz gain, arriskuan jartzen ditu presoa
bisitatzera doazenak. Ez dugu ahaztu behar, dispertsioa martxan jarri zenetik
16 izan direla beren senide edo laguna ikustera bidean bizitza galdu dutenak;
21 dira espetxe politika kriminal honen ondorioz, urte hauetan guztietan
Espainiako eta Frantziako kartzeletan hil diren euskal herritarrak. Gainera, 50
presori baino gehiagori aplikatu zaie 197/06 doktrina, hau da, biziarteko
espetxe zigorra; gaixotasun sendaezinak izan arren, 10 lagun baino gehiagok
gatibu jarraitzen dute… Amaigabea da euskal preso politikoek pairatzen duten
eskubide urraketen zerrenda.
Euskal
Herrian ireki den aro berri honetan, euskal preso politiko eta iheslarien gaia
ezin dugu albo batera utzi. Mendekuan oinarritutako espetxe politika konponbide
klabeetara aldatzea lortu behar dugu; euskal preso eta iheslariak etxera ekarri
behar ditugu!
Hori
lortzeko, ezinbestekoa da herritarren presioa. Gu izango gara, denon artean,
bakoitzak bere esparruan lan eginez, euskal preso eta iheslariak etxera
ekarriko ditugunak. Horregatik, herritar guztiei dei egiten dizuegu euskal preso
eta iheslarien etxeratzearen aldarria lau haizetara zabal dezazuen; jar
ditzagun banderolak etxetako balkoietan, lantegietan, elkarteetan… Guztion
artean lortuko dugu. Euskal preso eta iheslariak etxera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario