Bateragunea deituriko
auziaren barruan, Auzitegi Nazionalak herriko Sonia Jacinto eta beste
lau euskal herritarri ezarritako 8 eta 10 urtetako kartzela zigorrak
salatzeko kontzentrazioa burutu zen pasa den larunbatean herriko
Niessen merkatalgunean. Epaiketarik ez! Zigorrik ez! Eskubide guztiak
guztiontzat! Lemapean 150 pertsona inguru bildu ziren Oreretarrari
eta beste beste auziperatuei babesa adierazteko eta Espainiako
Gobernuaren eraso berri hau salatzeko asmoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario