2011/03/18

manuren eta peioren epaiketan ELKARTASUNA!


Atzo hasi zen Parisen herriko Manu Ugartemendia Isasa eta Peio Eskisabel lasartearraren aurkako epaiketa. Hauei elkartasuna adierazi asmoz, hogei lagun inguru hurbildu ziren haraino ikurrinak eta euskal presoen etxeratzea eskatzen zuten ikurrekin. Bertara gerturatutako batzuk, gainera, bi euskal herritarrekin bost minutu inguruz aurrez aurre hitz egiteko aukera izan zuten. Epaiketak aurrera jarraitzen du eta apirilaren bosta bitarte luzatzea espero da.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario