Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dispertsioaren inguruko erakusketa jarri du ikusgai Landare tabernan. Bertan, euskal preso politikoen lagunek eta senideek haiek ikusteko egin beharreko bidaia luze eta nekagarrien deskribapena egiten da. Erakusketa harrera ona izaten ari da, ez dira gutxi izan berau ikustera bertaratu diren herritarrak. Apirila guztian zehar egongo da ikusgai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario