Jose Mari Sagardui “Gatza” euskal preso politikoa atzo goizean atera zen Jaengo espetxetik 31 urtez gatibu egon ondoren. Urte hauetan guztietan dispertsioa eta euskal presoekin bukatzea helburu duen kartzela politika kriminala ezagutu du Gatzak; Puerto I, Herrera, Sevilla II, Carabanchel eta Granadako espetxeak ezagutu ditu besteak beste.
Gatzaren kasua ez da isolatua 60 baitira dagoeneko 197/06 doktrina aplikatuta duten euskal presoak, eta beraz, bizi arteko zigorra betetzen ari direnak. Oreretako preso den Kixkur dugu horien artean eta dagoeneko 25 urte daramatza Espainiako kartzeletan gatibu.
Europan indarrean dagoen kartzela politikarik ankerrena salatzeko eta Gatzari elkartasuna adierazi asmoz “Bizi arteko zigorrik ez! Ongi etorri Gatza” dioten pankartak jarri dituzte Oreretako kaleetan eta zubietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario