2011/05/01
Azken ostirala Gazte Mugimenduak
Hileko azken ostiraleroko dinamikari jarraiki, gazte mugimedua izan da gaurkoan presoei elkartasuna adierazteko hitza hartu duena. Herrian alor ezberdinetan lanean dabiltzan gazteek, presoen argazkiak eskuan hartuta, haien berotasun eta babesa eskaini diete euskal preso politikoei. Ohiko ibilbidea aldarrikapenez beteriko kamixetekin burutu dute, tartean ekimen berezi batek argiztatu duelarik herriko plazarako sarrera. Hainbat solidariok, bengalak eskuetan, "gazte iraultzaz euskal presoak etxera" dioen pankarta jaurti dute. Amaitzeko, irakurketa hunkigarri baten ostean, udaletxeko postontzian sartu dute presoko eskutitz bana. Gazte mugimenduak kalean, ikastetxeetan, lanteegietan zein gaztetxean presoak presente izango dituela azpimaratu du, burutzen dituen borroka guztietan.
irakurketa mp3
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario