Manu Ugartemendia gose greban dago kanporaketaren aurka:
Manu Ugartemendia Oreretako preso politikoa 2005eko apirilaren 28an atxilotu zuen Frantziako poliziak, eta epaitua izan ondoren zortzi urteko espetxera zigortua izan zen. Azken urtean La Santeko espetxean eman ditu preso.
Ugartemendiari maiatzaren 13an bukatzen zaio Frantziar estatuan ezarritako zigorra eta egun horretatik aurrera espainiar estatura kanporatua izateko arriskuan egongo da.
Kanporatua izango balitz Espainiako poliziek atxilotu eta espetxeratzeko arriskua izango luke, honek berarekin dakarren espetxe arriskuarekin. Beraz, kanporatua izatearen aurka gose grebari ekin zion atzo Ugartemendiak.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik babesa erakutsi nahi diogu Ugartemendiari eta bere senideei. Beste behin ere euskal preso politiko batek bere osasunaren aurkako neurriak gartu behar izan ditu oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko, kasu honetan torturatua ez izateko eskubidea aldarrikatzeko.
Espainiako errepresio indarrek sistematikoki erabiltzen dute tortura euskal herritarren aurka, eta Ugartemendia atxilotua izango balitz benetako tortura arriskuan egonen litzateke. Euskal Herrian eta eskubide guztien jabe libre izatea aldarrikatzen du oreretarrak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario